Betidanik, adimen urritasuna duten pertsonen eta haien familien etorkizunak okupatu eta kezkatu gaitu APDEMAn. Nahiz eta gure kolektiboa bereziki pairatzen ari den Covid-19aren osasun-krisiaren ondorioak, itxaropenez begiratu nahi diogu etorkizunari, etorkizuna bai baitago. Baina baita perspektibarekin ere.
Horregatik, gure elkarteko erabiltzaileen eta familien beharrei buruzko azterlan bat egin dugu, EDE Fundazioarekin batera, gure zerbitzuak hobetzeko eta egokitzeko gakoak identifikatzeko.

Gure presidenteak, Juan Maria Rodriguez Ortiz de Zaratek, eta EDE Fundazioko ikertzailea den Arantza Remirok azaldu digutenez, azterlanaren metodologiak eta lan-planak lau garapen-fase izan ditu. Zehazki, diseinua eta aurkezpena, informazioa bildu eta aztertzea, gogoeta egitea eta ondorioak ateratzea, eta emaitzak itzultzea.

Azterlana egitea ezinezkoa izango zen elkarteko interes-taldeak (erabiltzaileak, familiak eta profesionalak) tartean izan ez balira, balio handiko informazioa eman baitute guztiek ere. Izan ere, elkarrekin lan egindako hilabete hauetan, zerbitzuak eta arreta ematen aurrera egiteko formulak ezagutarazi dira, eta gure elkartearen egunerokotasunean parte hartzen duten interes-taldeen parte-hartzea eta inplikazioa indartu dira.

Jarraian, azterketaren ondorio eta balio nagusiak ezagutzera gonbidatzen zaitugu.

Zuk ere etorkizun atseginago, solidarioago eta inklusiboagoa posible dela uste baduzu, bisitatu eta partekatu #GuztiontzakoEtorkizuna kanpainako animo, prebentzio, erantzukizun, elkartasun eta lankidetza-mezuak.

#GuztiontzakoEtorkizuna

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR